4 urteko ume baten heriotza ikertzen ari da Ertzaintza

Uztarria.eus 2019ko uzt. 24a, 10:02

Atzo, asteartea, hil zen umea Azpeitiko baserri batean, lehen hipotesien arabera, itota. Gaur egingo diote haurraren hilotzari autopsia, nola hil zen argitzeko.

Ertzaintza 4 urteko ume baten heriotza ikertzen ari da, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Atzo, asteartea, hil zen umea Azpeitiko baserri batean, lehen hipotesien arabera, itota. Larrialdi zerbitzuek 18:00 aldean jaso zuten deia, eta gertaeraren lekura joan ziren osasun zerbitzuak, baina horiek ezin izan zuten ezer egin umea suspertzeko. Ertzaintzaren arabera, ikerketaren lehen zantzuek adierazten dute haurra bere etxean hil zela.

Gaur egingo diote umearen hilotzari autopsia Donostiko Auzi Medikuntza Zerbitzuan, nola hil zen argitzeko.