San Inazio bezperako herri bazkarirako txartelak gaur eta etzi izango dira salgai

Uztarria.eus | Festak
2019ko uzt. 24a, 08:08

Gaur eta etzi, ostirala, 17:00etatik 19:00etara bitartean salduko dituzte bazkarirako txartelak eta kamisetak, plazako arkupeetan. Bazkarirako txartelak nahiz kamisetak, hamar eurotan erosi ahal izango dira.

Iazko bazkariko irudi bat.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Haujijijai batzordeak antolatzen duen San Inazio bezperako herri bazkarirako sarrerak gaur eta etzi, ostirala, erosi ahal izango dira plazan. Hain zuzen ere, gaur 17:00etatik 19:00etara jarriko dute txartelak saltzeko mahaia, plazako arkupeetan. Etzi, ostirala, ere eskuratu ahal izango dira leku eta ordu tarte berean. Bazkarirako txartelak nahiz kamisetak, hamar eurotan erosi ahal izango dira.

Datorren asteartean, San Inazio bezperan, 15:00etan izango da bazkaria, plazan.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu