Rock eta punk doinuekin ospatuko dute bihar Zubizar Fest

Uztarria.eus 2019ko uzt. 23a, 19:12

Zubizar Fest ospatuko dute bihar arratsaldean Zubizarren, eta inguruko taldeek eta disko jartzaileek girotuko dute eraikina. Era berean, Alexander Loop eta Xugua DJak ariko dira Sanagustin kulturgunean, gauean.

Punk eta rock doinu gogorrak izango dira nagusi bihar, asteazkena, Zubizarren. Izan ere, Zubizar Fest ospatuko dute hango eraikinean, eta 17:00etatik aurrera inguruko musika taldeak igoko dira oholtza gainera. Hain zuzen ere, honako talde hauek eskainiko dituzte kontzertuak: Uther, Peedöh, Lokuria, Ernia eta Baserriko Ollaskue Labien. Horien emanaldiak amaitzean, Aztakol eta Langostin xao disko jartzaileek girotuko dute espazioa.

Gauean, DJak

Bihar gauean ere musika izango da nagusi: DJ festa egingo baitute Sanagustin kulturgunean. Alexander Loop eta Xugua ariko dira zuzenean, 00:00etatik aurrera.