Komunak jarri dituzte Izarraizko Atea parkean

Uztarria.eus 2019ko uzt. 23a, 13:02

Azpeitiko Udalak behin-behineko komunak jarri ditu Izarraizko Atea parkean. Josu Labaka zinegotziak azaldu duenez, "herritarren aspaldiko eskaerari" erantzuteko hartu dute komunak jartzeko erabakia, eta ez dute baztertzen aurrerago komun "egokiagoak" jartzea. Uda sasoirako jarri dute azpiegitura, eta denboraldia bukatzean kendu egingo dute. Labakak azaldu duenez, komunen bat jartzeko premia bazegoen, azken asteetan jende ugari dabilelako parkean.