Mezarekin ospatu dute Madalena eguna hango auzotarrek

Uztarria.eus 2019ko uzt. 22a, 14:06

Madalena eguna da gaur, astelehena, eta ohiturari jarrituz, Madalenako auzotarrek meza egin dute goizean. Dozenaka lagun elkartu dira auzoko baselizan, eta Santa Maria Madalena oroitzeko eukaristia egin dute han. Elizkizuna amaitzean, hamaiketakoarekin borobildu dute goiza.