Odol emaileek hitzordua izango dute bihar arratsaldean

Uztarria.eus 2019ko uzt. 23a, 10:18

Bihar, asteazkena, odola ateratzeko aukera izango da anbulatorioan, 17:00etatik 21:00etara bitartean. Elkarteko kideek herritarrei odola ematera joateko deia egin diete.

Bihar, asteazkena, egingo dute uztaileko odol ateraldia. Ohiko legez, anbulatorioan jarri dute Azpeitiko odol emaileentzat hitzordua. Beti bezala, 17:00etatik 21:00etara izango dira Azpeitiko Odol Emaileen Elkartekoak osasun etxean.

Elkarteko kideek herritarrei odola ematera joateko deia egin diete, eta eskerrak eman dizkiete, aldi berean, 50 urteotan elkartearen hitzorduetara bertaratu diren herritarrei.