Gogotik ospatu dute Gaztetxearen 14. urteurrena

Uztarria.eus 2019ko uzt. 21a, 13:23

Goizean baltsa jaitsiera eginda, eguerdian bazkaltzeko elkartu ziren dozenaka lagun Gaztetxean. Sabelak bete ostean, rap emanaldia eskaini zuten Iosu Iraola eta Iosu Carrasco Troya azpeitiar raperoek. Eta baltsa jaitsierako sari banaketa ere egin zuten: baltsa onenaren saria Fontana di Azpeiti baltsak jaso zuen, eta Yoyola 1982ko apaizak mozorro onenarena. Arratsaldean, berriz, kalera atera zen hainbat lagun musikadun orgarekin, eta kantuan nahiz dantzan aritu ziren batean nahiz bestean.

Hona hemen, atzo eguerditik aurrerako irudi batzuk (Argazkiak: Azpeitiko Gaztetxie):