Baltsa jaitsiera, bideoan

Uztarria.eus 2019ko uzt. 20a, 17:57

Gaztetxearen 14. urtemuga ospatzen ari dira gaur goizaz geroztik hainbat lagun. Goizean hainbat baltsa izan dira plazan ikusgai, eta 12:00etan hasi dute baltsa horien jaitsiera Urola ibaian barrena. Ikusmin ikaragarria sortu du egitasmoak; izan ere, Zelai Luze inguruan, ibai ondoak jendez leporaino bete dira. Hona hemen, baltsa jaitsieran Erlo Telebistak grabatu duen bideoa: