Interesa piztu du G7ak Miarritzen egingo duen goi-bileraren inguruko hitzaldiak

Uztarria.eus 2019ko uzt. 18a, 13:30

Atzo, osteguna, Joseba Alvarez G7 ez! plataformako kideak hitzaldia eman zuen Sanagustin kulturgunean. Abuztuan Miarritzen bilduko dira Europako Batasuneko, AEBtako, Kanadako, Japoniako, Erresuma Batuko, Frantziako, Italiako eta Alemaniako estatuburuak, eta Alvarezek gailur honen inguruko nondik norakoak azaldu zituen Sanagustinen. Besteak beste, abuztuan Irunen, Hendaian nahiz Miarritzen goi-bilera honen aurka egingo dituzten mobilizazioen berri eman zien plataformako kideak solasaldira gerturatu ziren herritarrei. Urola Kostako Hitzaren webgunean irakur daiteke Alvarezi gai honen harira egindako elkarrizketa.