Juan Antxieta musika eskolak eman du zozketaren saria

Uztarria.eus 2019ko uzt. 17a, 13:44

Gorka eta Elaia Gerrikagoitiarentzat izango da Juan Antxieta musika eskolaren aurtengo zozketaren saria. Aurten ere bi heldurentzat eta bi haurrentzat Londresera asteburu pasa zozkatu du musika eskolak, han musikal bat ikusteko sarrerekin batera, eta saridunek jaso dute dagoeneko beren saria (argazkian). Soreasu antzokian ekainaren 12an egin zuten ikasturte amaierako jaialdian zozkatu zuten saria musika eskolakoek.