Hainbat lagun elkartu da Sebastian Donearen parrokiara egindako bisitan

Uztarria.eus 2019ko uzt. 15a, 16:37

Joan den larunbatean, bisita gidatua egin zuten Soreasuko Sebastian Donearen parrokian, Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren barruan. Antolatzaileek 12:00etan jarri zuten hitzordua, eta hainbat lagun elkartu zen bertan. Adituen arabera, Azpeitiko parrokia euskal gotikoaren "erakusle bikaina" da, eta hura ezagutzeko aukera izan zuten herritarrek. Kanpoan, Ventura Rodriguezen portikoa nabarmentzen da, eta barruan, San Inazioren bataio pontea, XVI. mendeko hainbat erretaula eta Bakardadearen kapera ditu.