Mikel Orbeak bigarren egin du Zumarraga Hiria lasterketan

Uztarria.eus 2019ko uzt. 15a, 10:54

Atzo arratsaldean, Zumarragako Hiria Sari Nagusia txirrindulari proba jokatu zuten hainbat lagunek, eta Atracciones Sanz-Epi Kristaldegia taldeko Mikel Orbea azpeitiarrak bigarren postua lortu zuen. Euskal Herria Txapelketarako proba puntuagarria izanik, Euskal Herriko talderik garrantzitsuenek parte hartu zuten lehian, eta maila handiko proba izan zen.

Lasterketa hasieran, beste hainbat lagunekin batera pelotoitik alde egin zuen Orbeak. Atagoiti, Gabiria, Eizaga eta Azkarate mendateak bere iheskideekin batera igaro ondoren, helmuga puntua kokatuta zegoen Antiguako igoeran erabaki zen lasterketa. Lehenengo postuan Thomas Gloag (Fundacion Lintxu) sartu zen, bigarren Mikel Orbea (Atracciones Sanz-Epi Kristaldegia) eta hirugarren Alex Diaz (Bellota).

(Argazkia: Leire Uranga)