Lagun Onakek 0-5 galdu du Realaren aurka

Uztarria.eus 2019ko uzt. 14a, 13:01

Lagun Onakek Reala hartu zuen atzo, zapatua, Azpeitian, eta bi taldeek denboraldi aurreko lehenengo partida jokatu zuten Garmendipen. Zale ugari elkartu ziren futbol zelaian, eta taldeek norgehiagoka polita eskaini zuten. Etxeko taldeak hainbat saiakera egin bazuen ere, ez zuen golik sartzerik lortu, eta Reala aise gailendu zen neurketan zehar. Markagailua 0-5 zela amaitu zuten norgehiagoka taldeek. Hura bukatzean, gainera, zaleekin argazkiak ateratzeko tartea ere hartu zuten jokalariek.

Lagun Onak futbol klubak 75 urte bete ditu aurten, eta urteurrenaren harira antolatu zuen taldeak atzoko partida.