Sahatsa dantza taldearen ikuskizunarekin amaitu da Azpeitia Dantzan

Uztarria.eus | Kultura
2019ko uzt. 13a, 22:33

Gaur, zapatua, Azpeitia Dantzan egitasmoaren baitan, Bizkaia, soineko zuriz jantzia emanaldia eskaini du plazan Juan Luis Lizabek zuzentzen duen Sahatsa dantza taldeak. Eguraldiak ateri eutsi dio, eta hainbat herritar gerturatu da dantzak ikustera. Besteak beste, Kaxarranka, Batelerak, Ezpata dantza eta Lanestosako arku dantza egin dituzte emanaldian, eta giro aparta sortu da plazan.

Gaurkoa Azpeitia Dantzan egitasmoaren hirugarren eta azken ikuskizuna izan da. Itsasi dantza taldeak eskaini zuen lehen emanaldia, eta joan den astean, Jose Mari Orbegozoren Dantzaki dantza eskolakoen txanda izan zen.

Hona hemen Sahatsa dantza taldearen ikuskizuneko argazki bilduma:

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu