Batukada egin dute Sanjuandegin herriko udalekuetako haurrek

Uztarria.eus 2019ko uzt. 12a, 16:51

Eguraldi ona lagun, gaur, ostirala, herriko udaleku irekietako haurrak Sanjuandegin bildu dira, eta beraiek apaindutako musika tresna koloretsuekin batukada egin dute guztiek batera. Batukadaren ostean, Jose Antonio Agirre plazan bildu dira gaztetxoak, eta dantzan eta kantuan ibili dira bertan.

Hona hemen udalekuetako gaztetxoen batukadako argazki bilduma: (Argazkiak: Azpeitiko Udala)