Ezohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2019ko uzt. 16a, 10:04

19:00etan izango da bilkura, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko bi hitzarmen izango dituzte hizpide.

Gaur, uztailak 16, udal hautetsiek ezohiko udalbatzarra egingo dute 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian.

Honako hau izango da udalbatzarreko gaien zerrenda:

1.- Udalbatzak 2019ko uztailaren 2an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Azpeitiko Udalaren aurrekontuan bigarren kreditu aldaketa onartzea.

3.- Udalaren erakunde autonomiadunen eta Azpeitia Berritzen SA-ren langileen 2019ko orainsarien igoera –abenduaren 21eko 24/2018 Erret-dekretu legearen 3.2. artikulua–.

4.- Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Azpeitiko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza.

5.- Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Azpeitiko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena, Ertzaintza eta Udaltzaingoa elkarlanean aritzeko.

6.- Eusko Jaurlaritzari baimena ematea, Hezkuntza Sailaren bidez, Karmelo Etxegarai herri ikastetxeko sukaldea birgaitzeko lanak exekutatzeko –Perdillegi, 2–.

7.- 2019/06/17-2019/07/05 bitarteko alkatetzaren ebazpenen berri ematea.