Azkaiter Peloxek eta Sala anaiek musikaz girotu dituzte herriko kaleak

Uztarria.eus 2019ko uzt. 12a, 12:26

Osteguneroko pintxo-poteoaren tartea musika duinuz gozatzeko aukera izan zuten atzo iluntzean herritarrek, Sala anaiei eta Azkaiter Peloxi esker. Izan ere, herrian zehar kontzertu ibiltaria eskaini zuten musikariek Zulo Zabal elkartean hasita, eta tabernetan eta hainbat txokoetan geldialdiak eginez, kaleak girotzen aritu ziren modu akustikoan. Sanagustin kulturgunean eman zioten amaiera emanaldiari, Koldo Eizmendik Sanagustinen jarrita duen argazki erakusketaren lekuan, hain zuzen. Izan ere, erakusketa horren harira prestatu zuten Zulo Zabaleko lagunek atzoko musika egitasmoa.

(Argazkiak: Alberto Beloki)