Damasoko parkean, txirristaren ondoan, erle ugari pilatu da gaur arratsaldean (irudian), eta horrenbestez, Udalak itxi egin du eremua, segurtasuna bermatzeko asmoz. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, erlezaina bidean da, eta hark egoera konpondu bitartean, ezin izango da parkean jolastu.
Joan den ostegunean beste erlekume bat agertu zen Sanjuandegiko Urbitarte auzuneko etxe bateko balkoian, eta zapatuan kendu zuten suhiltzaileek.