San Inazio eguneko pilota jaialdirako sarrerak eros daitezke dagoeneko

Uztarria.eus 2019ko uzt. 11a, 17:24
Egoitz Arruti zinegotzia, Jon Alberdi pilotaria, Julen Egiguren pilotaria eta Xabier Aldalur Ilunpeko ordezkaria. (Azpeitiko Udala)

Internet bidez, Entradium plataforman eskura daitezke sarrerak, eta Izarraizko leihatilan, uztailaren 27an eta 31n salduko dituzte. 30 euroko prezioa dute sarrerek.

Urteroko ohiturari segika, pilotari profesionalen partidak izango dira San Inazio egunez Izarraitz pilotalekuan. Jakina denez, bi azpeitiar ariko dira egun horretan: lehen partidan, Alberdi eta Egiguren V.a  aurrez aurre izango dira; Alberdik Arangurenekin osatuko du bikotea, eta Egigurenek Erostarbe izango du lagun. Ondoren, partida nagusian, Olaizola II.a eta Albisu Altuna III.aren eta Zabaletaren aurka arituko dira. Ilunpe pilota elkarteak eta Udalak antolatu dituzte neurketak.

Dagoeneko salgai daude jaialdirako sarrerak. Internet bidez, Entradium plataforman eskura daitezke. Era berean, Izarraizko leihatilan ere erosi ahal izango dira sarrerak uztailaren 27an eta 31n; hilaren 27an, 11:00etatik 13:00etara salduko dituzte, eta hilaren 31n, 12:00etatik 14:00etara. Sarrerek 30 euroko prezioa dute.