Kontzertu ibiltaria eskainiko dute bihar Sala anaiek eta Azkaiter Peloxek

Uztarria.eus | Kultura
2019ko uzt. 10a, 17:19

19:00etan Zulo Zabal soziedadean hasi eta Sanagustin kulturgunean bukatuko dute kalez kale eta hainbat tabernatan egingo duten ibilbidea. Koldo Eizmendik Sanagustinen jarri duen argazki erakusketaren haria antolatu dute biharko musika saioa.

Ostegun iluntzeko pintxo-poteoa musikaz jantziko dute bihar Sala anaiek (The Potes) eta Azkaiter Peloxek eta taldekideek. Zulo Zabal soziedadean 19:00etan hasita, Alde Zaharrean kalez kale eta hainbat tabernatan geldialdiak eginez, kontzertu ibiltari akustikoa eskainiko dute aipatutako musikariek, eta Sanagustin kulturgunean bukatuko dute ibilbidea.

Hain zuzen ere, Koldo Eizmendik Sanagustinen bertan jarri duen argazki erakusketaren harira prestatu dute biharko musika egitasmoa Zulo Zabaleko lagunek, eta “zuzeneko musikaz eta erakusketaz gozatzera gonbidatu nahi dituzte herritarrak.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu