2019ko santioak eta saninazioak

Marea Arroxa antolatzeko bilera egingo dute

Uztarria.eus 2019ko uzt. 10a, 12:01
Iazko irudi bat.

Marea Arroxa antolatzeko hirugarren bilera egingo dute gaur, 21:00etan, plazako kioskoan. Herritarrei bileran parte hartzeko deia egin die Haujijijai batzordeak.

Saninazioetako Marea Arroxa antolatzeko beste bilera bat deitu du Haujijijai batzordeak gaurko. Plazako kioskoan jarri dute hitzordua, 21:00etarako, eta edozein herritarrek parte hartu ahal izango du bertan. Aurten, gainera, hamar urte bete dira Marea Arroxa lehen aldiz egin zutenetik, eta urtemuga berezia izango da Haujijijai batzordearentzat. Aurten ere beharrezkoa izango da herritarren laguntza festak aurrera ateratzeko, eta herritarrei bileran parte hartzeko deia egin die batzordeak.