Parrokian bisita gidatua egingo dute zapatuan

Uztarria.eus 2019ko uzt. 10a, 11:30

Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren baitan, parrokia bisitatzeko aukera izango da zapatuan, hilak 13, 12:00etatik aurrera. Bisita egin nahi duenak, info@ignaziotarlurraldea.com helbidera idatzi edo 943-151 878 telefonora deitu beharko du.

Parrokia bisitatzeko aukera izango da datorren zapatuan, uztailak 13, 12:00etatik aurrera. Ezkutuko Altxorrak programaren baitan egingo dute bisita gidatua, eta izena eman nahi duenak info@ignaziotarlurraldea.com helbidera idatzi edo 943-151 878 telefonora deitu beharko du.

Antolatzaileek azaldu dutenez, Azpeitiko parrokia euskal gotikoaren "erakusle bikaina" da. Kanpoan, Ventura Rodriguezen portikoa nabarmentzen da, eta barruan, San Inazioren bataio pontea, XVI. mendeko hainbat erretaula eta Bakardadearen kapera ditu.