Sasiek Loiolako bidegorria oztopatzeagatik, kexa

Uztarria.eus 2019ko uzt. 9a, 17:48

Herritar batek Uztarriara bidalitako argazkia da honako hau, Euskalerria auzunetik Loiolora bitarteko bidegorri zatian hartutako irudia. Zuhaixkatik ateratzen diren sasiek bidegorria "oztopatzen" eta "inbaditzen" dutela salatu du argazkiaren egileak, eta bizikletan doazenek sasiekin zauriak egin ditzaketela dio. Arazoa konpontzeko, Udalari sasi horiek sustraitik ateratzeko eskatu dio.