Bi ibilaldi antolatu ditu Baigera jubilatuen elkarteak

Uztarria.eus 2019ko uzt. 9a, 17:05
IƱaki Perurenak harriari eskainitako museoa da Peru Harria.

Irailaren 19an Leitzako (Nafarroa) Peru Harria museora joango dira, eta hilaren 22tik 27ra, berriz, Gaztela-Mantxara (Espainia). Bi irteeretara joateko izen-ematea datorren astelehenean, uztailak 15, zabalduko dute. 

Baigera jubilatuen elkarteak bi irteera antolatu ditu irailerako. Lehena, irailaren 19an egingo dute, ostegunez, Leitzako Peru Harrira (Nafarroa). 09:00etan San Martin egoitzaren aurretik abituko dira, eta interesatuek uztailaren 15etik irailaren 16ra bitartean eman ahal izango dute izena. Bulegoko orduetan egin ahalko dute izen-ematea; hau da, astelehenetik ostegunera, 10:30etik 12:30era. Bazkaria barne, 35 euro ordaindu beharko da.

Era berean, irailaren 22tik 27ra, Gaztela-Mantxara (Espainia) ibilaldia egingo dute. Anbulatorio aurretik abiatuko dira, baina oraindik zehazteko dute zer ordutan izango den irteera. Izen-ematea datorren astelehenean zabalduko dute, uztailaren 15ean, eta irailaren 5era bitartean izango da horretarako epea. Kasu horretan ere, bulegoko ordutegian eman beharko da izena. Txangoaren prezioa 442 eurokoa izango da.

Jubilatuen elkarteak gogorarazi du abuztuan itxita egongo dela bulegoa, eta beraz, "lehenbailehen" egin behar dela izen-ematea.