Lagun Onakeko eta Odol Emaileen Elkarteko kideek botako dute saninazioetako txupinazoa

Uztarria.eus | Festak
2019ko uzt. 9a, 12:47

Lagun Onak futbol taldeak 75 urte bete ditu aurten, eta Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak 50. Urteurren horiek tarteko botako dute bi elkarteetako ordezkariek uztailaren 30eko suziria.

Lagun Onak futbol klubeko ordezkariak, futbol taldearekin harremana duten kideak eta Udaleko ordezkariak, klubaren 75. urteurreneko ekintzen aurkezpenean.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Ez da asko falta San Inazio jaietarako, eta dagoeneko jakinekoa da nork botako duen uztailaren 30eko txupinazoa. Hain zuzen ere, Lagun Onak futbol taldekoek eta Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteko ordezkariek botako dute aurtengoan festen hasierako suziria. Herriko futbol klubak 75 urte bete ditu aurten, eta odol emaileen elkarteak, 50. Urteurren horiek tarteko izango dute bi elkarteek San Inazio bezperan udaletxeko balkoira igotzeko ohorea.

Lagun Onak futbol taldekoak 75. urteurreneko ekitaldietan murgilduta daude, eta festa horri segika, txupinazoa botatzeko aukera izango dute. Era berean, Odol Emaileen Elkarteak urteak daramatza lanean, odola ematearen garrantzia herritarren artean sustatzen. Egun, sei boluntario aritzen dira zeregin horretan.

Udal ordezkariekin batera botako dute bi elkarte horietako ordezkariek txupinazoa, uztailaren 30ean, 12:00etan. Iaz, Izarraitz txistulari elkartekoek eta Euskaraldiako ordezkariek bota zuten festen hasierako suziria. Lotura honetan ikus daitezke iazko txupinazoko irudiak.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzunak

Perikomotxala | 2019-07-09 : 14:02

Nire ustez aurten krisiaren seme-alabek merezi zuten :)

batzuek2 | 2019-07-09 : 17:08

Esklabatatik bota dezatela

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu