Uztarriaren zozketak

Lagun Onak-Real Sociedad partidarako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2019ko uzt. 9a, 13:31

Uztarriaren bazkideek bakarrik har dezakete parte zozketan, uztarriazozketak@gmail.com-era mezua idatzita; ostiral goizean egingo du zozketa Uztarriak eta ostegun gauera arte dute parte hartzeko aukera bazkideek. Zapatuan, hilak 13, jokatuko dute futbol partida Azpeitiko eta Donostiako taldeek Garmendipen, 19:00etan hasita. Lagun Onak bihar hasiko da sarrerak saltzen Garmendipeko leihatilan.

Lagun Onakek eta Realak denboraldi aurreko lehenbiziko neurketa jokatuko dute zapatuan, hilak 13, Garmendipen (19:00), eta Uztarria Komunikazio Taldeak partida horretarako bi sarrera zozkatuko ditu bere bazkideen artean.

Bazkideek uztarriazozketak@gmail.com helbidera idatzi beharko dute zozketan parte hartzeko mezua, bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztuta. Ostiral goizean egingo du zozketa Uztarriak eta ostegun gauera arte dute parte hartzeko aukera bazkideek.

Lagun Onaken 75. urteurreneko ospakizunen barruan antolatu dute zapatuko partida. Lagun Onak bihar hasiko da sarrerak saltzen Garmendipeko leihatilan; hain zuzen ere, asteazkenean eta ostiralean 18:30etik 19:30era, eta zapatu goizean 11:00etatik 12:00etara eros ahal izango dira sarrerak. Tribunako sarrerak 15 eurotan salduko dituzte eta gainerakoak, berriz, 10 eurotan; gazteek eta jubilatuek, aldiz, bost euroren truke ikus ahal izango dute norgehiagoka, eta doan izango da sarrera 16 urtetik beherakoentzat.