Gerri mugimenduek eta askotariko erritmoek dantzan jarri dute Soreasu

Uztarria.eus 2019ko uzt. 8a, 13:11

Jose Mari Orbegozoren eskolakoek dantzan jarri zuten atzo, igandea, Soreasu. 20:00etan hasi zen saioa, eta erritmo askotako dantzak ikusi ahal izan ziren bertan: bachata, sanba, rock-and-rolla, txa-txa-txa, sabel dantza, zunba, salsa, musikala, Sevillako dantzak eta funky. Askotariko dantzak uztartzeaz gain, adin guztietako jendeak parte hartu zuen zuzenekoan: 6-7 urteko haurrak izan ziren gazteenak, eta erretiratuak helduenak. Azpeitia Dantzan egitasmoko bigarren emanaldia izango zen Dantzakiko ikasleena.