Emakume Master Cup II. San Fermin Torneoko finalera sailkatu da Oihana Orbegozo

Uztarria.eus 2019ko uzt. 7a, 15:49
Oihana Orbegozo artxiboko irudi batean.

Finala uztailaren 13an, larunbatez, jokatuko du azpeitiarrak, Iera Agirre bikote duela, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Amaia Jaka eta Maite Ruiz de Larramendi izango dituzte aurkari.

Oihana Orbegozo pilotari azpeitiarra Emakume Master Cup II. San Fermin Torneoko finalean ariko da. Orbegozok atzo, larunbata, jokatu zuen finalaurrekoa, Lizarran (Nafarroa), Iera Agirre bikote zuela. Andrea Aldaregia eta Amaia Aldai izan zituzten aurkari, eta 18 eta 13 nagusitu ziren Orbegozo eta Agirre. Hori horrela, finalera sailkatu da bikotea.

Finala uztailaren 13an, larunbatez, jokatuko dute, Iruñeko Labrit pilotalekuan, Amaia Jaka eta Maite Ruiz de Larramendiren aurka. Egun horretan, bi final izango dira: 18 urtez azpikoena eta nagusien mailakoa. Nagusien mailan ariko da azpeitiarra, eta ETBk zuzenean emango du partida.