Ainara Aztiriak egonaldi baterako opari kutxa bat irabazi du

Uztarria.eus | Uztarriaeus
2019ko uzt. 5a, 16:00

Ekainean bazkide egin diren herritarren artean zozketa egin du Uztarriak. Aztiriak landa-etxe eta ostaturen artean bi lagunentzako egonaldi batez gozatzeko aukera izango du.

Uztarria Komunikazio Taldeak egonaldi baterako opari kutxa zozkatu du ekainean bazkide egin diren herritarren artean, eta Ainara Aztiria Goenaga izan da irabazlea. Eroski Bidaiakek emandako opari kutxa bat irabazi du Aztiriak, eta saridunak hainbat landa-etxe eta ostaturen artean bi lagunentzako egonaldi batez gozatzeko aukera izango du. Uztarria dagoeneko jarri da irabazleekin harremanetan, saria nola eskuratu jakinarazteko.

Egin bazkide!

Uztarriako Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere jasoko dituzu etxean. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza, 1) jo dezateke.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu