Udaleku irekietako gaztetxoek San Fermin Txiki eguna ospatuko dute bihar

Uztarria.eus 2019ko uzt. 4a, 13:45

San Fermin Txiki eguna ospatuko dute bihar, ostirala, herriko udaleku irekietako haurrek. 12:00etan pregoia irakurriko dute gaztetxoek udaletxean, eta suziria botako dute; ondoren, entzierroa egingo dute kaleetan zehar. 

Sanferminak hasteko egun gutxi falta dira, eta bihar, ostirala, San Fermin Txiki eguna ospatuko dute herriko udaleku irekietako umeek. 12:00etan hasiko da festa, pregoia irakurriko dute gaztetxoek udaletxean eta suziria botako dute; ondoren, Alde Zaharretik barrena lasterka ibiliko dira udalekuetako umeak eta begiraleak; azkenik, plazan amaituko da entzierroa, bertan, lauzpabost abesti kantatuko dituzte.