Zapatuan bukatuko da Uztarriaren XIX. Pourran parte hartzeko epea

Uztarria.eus 2019ko uzt. 2a, 20:12

Uztailaren 6ko 12:00etan itxiko da, hain zuzen ere, epea. Aisialdi, Amaia, Auntxa, Erreka, Etxe-Zuri, Intz, Jim Clark, Korrale eta Sanagustin kulturguneko tabernetan, Aitzaki Kirolak, Erreka Bike eta Ziklos Beni dendetan, eta Uztarriaren egoitzan bertan egin daitezke apustuak.

Zapatuan, uztailaren 6an, hasiko da aurtengo Frantziako Tourra, eta egun bereko 12:00etan bukatuko da Uztarriaren XIX. Pourrean parte hartzeko epea.

Pourra, oso-osorik, webgune honetan jarrai daiteke. Helbidea, hauxe:

Hor daude parte hartzeko arauak eta izen-emate orria, eta datozen egunetan osatzen joango gara, informazio gehiagorekin.

Aurtengo Pourrak aurreko urteetako sistema eta funtzionamendu bera izango du. Bederatzi txirrindulari eta talde bat aukeratu beharko dira, ordenean, eta Tourra bukatzean banatuko ditugu sariak.

Irakurri jarraian parte hartzeko arauak, baldintzak, sariak eta gainerako xehetasun guztiak. Animatu, egin zuen taldea eta parte hartu!