Koldo Eizmendiren argazki erakusketa ikusgai, Sanagustin kulturgunean

Uztarria.eus 2019ko uzt. 3a, 11:14

Koldo Eizmendi azpeitiarrak ateratako argazkien erakusketa jarri dute Sanagustin kulturgunean. Hark hamaika txokotako rock doinuak eta giroak irudietan jaso ditu, eta bere etxeko txikienen laguntzarekin prestatu du erakusketa. Atzoz geroztik dago erakusketa irekita, eta Eizmendiren argazkiak hilaren 23ra arte izango dira ikusgai kulturguneko hormetan.