Euskalduntasun etnikoa eta nazionala izango ditu hizpide Joxe Manuel Odriozolak bihar

Uztarria.eus 2019ko uzt. 4a, 10:19
Odriozola artxiboko irudi batean.

Idazleak Euskalduntasun etnikoa ala nazionala hitzaldia eskainiko du bihar, ostirala, 19:00etan, Baigerako aretoan. Naziogintza taldeak antolatu du solasaldia, eta herritarrek beren ideiak partekatzeko aukera izango dute hitzaldiaren ostean.

Joxe Manuel Odriozola idazleak Euskalduntasun etnikoa ala nazionala hitzaldia eskainiko du bihar, ostirala, 19:00etan hasita, Baigerako aretoan. Naziogintza taldeak antolatutako solasaldiaren ostean mahai ingurua izango da, eta hara joaten direnek gaiaz eztabaidatzeko tartea izango dute. Odriozolak duela bi urte idatzi zuen bere azken liburua, Nora goaz euskalduntasun honekin? izeneko lana, hain zuzen ere. Soziolinguistikaren esparruko kontzeptu berri batzuk sartzen ditu egileak liburu horretan, hala nola euskalduntasun etnikoa eta euskalduntasun nazionala. Bi kontzeptu horiez eta euskararen normalizazio prozesuaz hitz egingo du ostiralean idazle eta euskaltzaleak.