Eneko Gereño: "Erabilera txarraren ondorioz sortutakoak dira matxura ohikoenak"

Uztarria.eus 2019ko uzt. 2a, 17:28
Eneko Gereño. (Mireia Galarza)

Informatikaria da Eñeko Gereño eta 2019ko ekaineko Uztarria aldizkarian berak erantzun ditu ofizioei eskainitako elkarrizketa txikirako Mireia Galarza kazetariak egindako galderak.

Ohiko matxura?

Erabilera txarraren ondorioz sortutakoa.

Teknologiarekin abilenak, zein?

Belaunaldi berriak.

Irakurtzeko: mugikorra edo tablet-a?

Kindle­-a.

Modako gailua?

Erloju inteligenteak.

Arriskutsua al da Internet?

Erabilera txarrak min handia eragin dezake.

Mac edo Windows, zein da seguruagoa?

Mac.

Internet al da negozioen erakusleiho berria?

Bai. Lehen irudiak garrantzia handia dauka.

Egin ohi dituzun webguneak?

Enpresa handienak.