Uztaileko aldizkariaren aurrerapena: Garapen sozioekonomikoa hizpide

Uztarria.eus 2019ko uzt. 2a, 13:33

Datozen egunetan hasiko da Uztarria Komunikazio Taldea bazkideei eta harpideei herri aldizkariaren uztaileko zenbakia etxez etxe banatzen. Bertan, Begoña Beobide Iraurgi Berritzen garapen agentziako zuzendaria elkarrizketatu du Uztarriak, eta Azpeitiko eta Urola Erdiko garapen sozioekonomikoaz aritu da Beobide luze eta zabal; garapen agentziaren sorrera, langabezia eta ekonomia krisia izan ditu hizpide azpeitiarrak, besteak beste. Honakoa Uztarria aldizkariaren 218. zenbakiaren aurrerapen bideoa da, eta Beobidek Iraurgi Berritzenen helburuen eta ezaugarrien berri ematen du.