Agintaldiko lehen udalbatzarra izango da gaur

Uztarria.eus 2019ko uzt. 2a, 10:48

Hasi berri den 2019-2023 agintaldiko lehen udalbatzarra izango da. 19:00etan hasita egingo dute bilkura, eta besteak beste, bozeramaileen izendapenak, informazio batzordeen eraketa, erakundeetako ordezkarien izendapenak, ordainsarien zehaztapenak eta batzordeen eraketa izango dituzte hizpide.

Hasi berri den 2019-2023 agintaldiko lehen udalbatzarra izango da gaur, asteartea, udaletxeko areto nagusian. 19:00etan hasita egingo dute bilkura, eta besteak beste, bozeramaileen izendapenak, informazio batzordeen eraketa, erakundeetako ordezkarien izendapenak, ordainsarien zehaztapenak eta batzordeen eraketa izango dituzte hizpide.

Hona hemen, gaurko bilkurako gai zerrenda:

1.- Udalbatzak 2019ko ekainaren 15ean egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Udalbatza Osoaren ohiko saioen aldizkakotasuna.

3.- Udal talde politikoen osaketaren, bere kideen eta bozeramaileen berri ematea.

4.- Informazio batzorde iraunkorrak sortzea, eratzea eta lehendakaria hautatzea.

5.- Erakundeetan ordezkariak izendatzea.

6.- Hautetsien arduraldi erabateko nahiz partzialaren eta horien ordainsarien araubidea.

7.- Udalean duten karguan aritzeagatik, udalbatzaren kideei eta udaleko talde politikoei dagozkien ordainsariaketa kalteordainak.

8.- Gobernu Batzarraren eraketaren, osaketaren eta alkateordeen izendapenen berri ematea.

9.- 2018ko Azpeitiko Udaleko Kontu Orokorra onartzea.