Jabier Larrañaga eta Eider Mendoza, Gipuzkoako Foru Aldundi berrian

Uztarria.eus | Politika
2019ko eka. 30a, 18:31

Larrañagak Ogasuneko eta Finantzetako diputatu izaten jarraituko du. Mendozak, aldiz, kargua estreinatuko du: Gobernantza departamentuaren arduraduna eta aldundiaren bozeramailea izango da Azpeitian jaiotako hondarribiarra.

Jabier Larrañaga.  Argazki originala

Gipuzkoako Foru Aldundi berriak bihar ekingo dio 2019-2023 agintaldiari, bi diputatu azpeitiarrekin. Jabier Larrañaga eta Eider Mendoza.

Herenegun izendatu zuten Batzar Nagusiek Markel Olano ahaldun nagusi, eta bihar Foru Gobernu berria eratzeko batzarra egingo dute. Bertan hartuko dituzte dagozkien karguak diputatu berriek. Larrañagak (Azpeitia, 1972) bigarren agintaldia hasiko du Ogasuneko eta Finantzetako departamentuko diputatu karguan. Mendozak (Azpeitia, 1974), berriz, diputatu kargua estreinatuko du: aurreko agintaldian Batzar Nagusietako presidente izan ondoren, bihartik aurrera Gobernantza departamentuaren buru izango da Gipuzkoako Foru Aldundian, eta erakundearen bozeramailea ere izango da. hari egindako elkarrizketa irakur daiteke 2017ko abenduko Uztarria aldizkarian.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu