BTT ultramaratoiko Europako txapelketan zilarra lortu du Joseba Albizuk

Uztarria.eus 2019ko eka. 30a, 19:21

Joseba Albizu txirrindulari azpeitiarrak BTT Ultramaratoiko Europako Txapelketan bigarren egin zuen atzo arratsaldean, Vielhan (Lleida, Katalunia) egindako lasterketan. Pedals de Foc Non Stop lasterketaren barruan jokatu zen Europako Txapelketa, Aran bailaran. 213 kilometro eta 6.200 metroko desnibela zuen ibilbidea egin zuten txirrindulariek, eta azpeitiarra izan zen bigarrena, zilarrezko domina lortuz. Txapelduna Llibert Mill izan zen, 09:50:04 denbora eginda, eta minutu erdira iritsi zen Albizu helmugara. 1.000 txirridulari inguruk hartu zuten parte proban.