Oier Ibarguren txirrindulariak brontzezko domina lortu du Espainiako Txapelketan

Uztarria.eus 2019ko eka. 29a, 18:01

Oier Ibarguren txirrindulariak brontzezko domina eskuratu du errepideko Espainiako txirrindularitza txapelketan, 23 urtez azpikoetan. Murtzian (Espainia) jokatu da lehia. Urrezko domina Carmelo Urbanok lortu du eta zilarrezkoa Arturo Gravalosek. Ibargurenek Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia saioan adierazi duenez, korforme dago lortutakoarekin. "Lasterketan bi erorketa izan ditut, eta, gainera, bigarrena bukaeran. Beraz, lortutakoarekin konforme nago". Lasterketa gogorra izan dela azaldu du txirrindulariak, "bero handia egiten zuen eta desgaste handiko karrera izan da. Pixka bat sufritu dut". Murtzian bizitakoa esperientzia ederra izan dela gaineratu du Ibargurenek, "selekzioko jendea oso jatorra da, eta hotelekoek ere oso ondo tratatu gaituzte. Berriro bizitzeko moduko esperientzia izan da".