Azpeititik zortzi autobus joan dira Gipuzkoako Herriarteko finalera, Donostiara

Uztarria.eus 2019ko eka. 29a, 17:59

Ilunpeko pilotariek gaur 16:30ean hasita jokatuko dituzte Gipuzkoako Herriarteko eskuzko finalak, Astigarragaren aurka, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Ilunpek 650 sarrera saldu ditu finalerako, zortzi autobus joan dira jendez beteta. Anbulatorio aurretik irten dute 15:00etan. Hiru pilota partidak Uztarrian zuzenean ikusteko aukera izango da, Erlo telebistaren bidez.