Gipuzkoako Futbol Federazioak Soreasun egin du urteko batzarra

Uztarria.eus 2019ko eka. 29a, 12:15

Gipuzkoako futbol klubetako kidez bete ziren atzo Soreasu antzokiko eserlekuak (argazkian). Izan ere, Gipuzkoako Futbol Federazioak aurtengo batzar nagusia Azpeitian egin zuen atzokoan. Lagun Onak futbol taldeak 75 urte betetzen ditu aurten, eta urteurrenari keinu eginez aukeratu du federazioak Azpeitia bere urteroko hitzordu nagusirako.

(Argazkia: Gipuzkoako Futbol Federazioa)