Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren finala zuzenean emango du Uztarriak

Uztarria.eus 2019ko eka. 28a, 20:43
Atano III.a pilotalekuan jokatuko dituzte finalak.

Ilunpeko pilotariek 16:30ean hasita jokatuko dituzte finalak, Astigarragaren aurka, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Erlo Telebistaren bidez, zuzenean emango ditu hiru partidak Uztarriak.

Azpeitiak Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren finala jokatuko du bihar, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Ilunpeko pilotariek Astigarragaren aurka neurtuko dituzte indarrak, 16:30ean hasita, eta Erlo Telebistaren bidez, Uztarriak zuzenean emango ditu hiru partidak. Aimar Egiguren, Jakes Elosegi, Unai Alberdi, Haritz Larrañaga, Oier Apezetxea eta Daniel Murgiondo izango dira Azpeitia ordezkatuko duten pilotariak, eta Ilunpe elkarteak finalerako 605 sarrera saldu ditu dagoeneko.