Dukkha eta Eztanda taldeen kontzertuak izango dituzte gaur Orkatzen

Uztarria.eus 2019ko eka. 28a, 12:03
Dukkha taldea. (Dukkha)

Andoaingo eta Tolosaldeko taldeen rock doinuak entzuteko aukera izango da 22:30etik aurrera kultur elkartearen tabernan.

Kontzertu gaua antolatu dute Orkatzen gaurko. Rock doinuak nagusi izango dira eta bi talde igoko dira kultur elkartearen tabernako oholtzatxora, 22:30etik aurrera: Dukkha eta Eztanda.

Andoaingo hirukotea da Dukkha, eta joan den urtearen amaieran kaleratu zuen bigarren diskoa, Jainko berriak (des)eraikiz izenekoa. Eztanda, berriz, Tolosaldeko laukotea da eta labetik atera berria du aurreneko diskoa, Errua norena da?.