Txalaparta doinuekin eta buruhandien festarekin hasi dituzte Elizkaleko korputzak

Uztarria.eus 2019ko eka. 28a, 12:30

Atzo, osteguna, hasi zituzten Elizkaleko korputz jaiak. 18:00etan, Amaia Aranaga eta Ibon Garmendia txalapartariek emanaldia eskaini zuten Plaza Txikian, eta ondoren, buruhandiak ibili ziren Elizkalean barrena, haurrei eta gaztetxoei arratsaldea alaitzen. Horren ostean, berriz, meza egin zuten parrokian, kaleko hildakoen alde.

Festei hasiera emanda, gaur eta bihar ere izango da zertaz gozatua Elizkalean. Hona hemen egitaraua:

Gaur, ostirala

18:00. Amaia Aranaga eta Ibon Garmendia txalapartarien emanaldia.

Ondoren, buruhandiak.

19:30. Gitarristen eta kantujirako kideen emanaldia.

22:30. Eneko Arbeo eta Jon Izagirre trikitilariak.

Bihar, zapatua

12:30. Trikitilariak.

13:00. Itsasi dantza taldekoen emanaldia.

19:30. Trikitilariak.

20:00. Afaria, Mendizaleen tabernan.

22:30. Imuntzo eta Belokiren emanaldia.

00:00. Zozketa.