Adinekoei zuzendutako turismo programaren denboraldia zabaldu du Imsersok

Uztarria.eus 2019ko eka. 27a, 12:07

Izena emateko epea zabalik izango da uztailaren 10era bitartean. Programan parte hartu nahi dutenek Internet bidez edo udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan eman dezakete izena. Iazko denboraldian izena eman zutenek ez daukate berriz orria bete beharrik.

Martxan da Imsersoren 2019-2020 denboraldiko helduentzako opor programa, eta dagoeneko zabaldu dute izena emateko epea. Hain zuzen ere, uztailaren 10a bitartean eman ahal izango da programan izena. Aurrez izena eman zutenek ez dute berriz eskaera orria bete beharrik, Imsersok jada badituelako horien datuak. Gainerakoek bi modutan egin ditzakete eskaerak: batetik, Internet bidez, https://sede.imserso.gob.es helbidean; eta bestetik, udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan joanda, 07:30etik 15:30era bitartean.