Sare Futbito Txapelketako finalak, zehaztuta

Uztarria.eus 2019ko eka. 27a, 11:59
Sare Futbito Txapelketaren iazko edizioko finaletako irudi bat.

Zapatuan jokatuko dituzte ligako nahiz kopako finalak, 16:00etan hasita, plazan. Kopako finalean Xanjuandeiko izarrak eta Dandelion taldeek neurtuko dituzte indarrak, eta Sarraski eta Txifor taldeek ligakoa. Aurten bederatzi taldek parte hartu dute presoen eskubideen aldeko txapelketan.

Herenegun eta atzo jokatu zituzten zortzi taldek joan den maiatzaz geroztik jokatzen aritu diren Sare Futbito Txapelketaren finalerdiak. Presoen eskubideen aldeko txapelketan bederatzi talde aritu dira nor baino nor, eta dagoeneko erabakita dago zein lau taldek jokatuko dituzten ligako nahiz kopako partidak. Zapatuan izango dira finalak plazan, 16:00etan hasita: lehen norgehiagoka, kopakoa, Xanjuandeiko izarrak eta Dandelion taldeek jokatuko dute; ligako finala, berriz, Sarraski eta Txifor taldeek. Bigarren neurketa 17:00etan hasiko da.