Tenperaturarik altuenak Azpeitian neurtu ditu gaur Euskalmetek

Uztarria.eus 2019ko eka. 26a, 17:21
Izarraizko Atea parkea.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako metereologia estazioetan hartutako datuen arabera, gunerik beroena Azpeitiko Ibai-Eder urtegiaren ingura izan da gaur, asteazkena. Hain zuzen ere, goizean 34,7 gradu neurtu dituzte bertan, eta 15:00etan, berriz, 39 gradu. Egunean zehar termometroak jaso duen tenperaturarik altuena 40,6 gradukoa izan da.

Iragarrita zegoen moduan, sekulako beroa egiten ari da Euskal Herri osoan, baita Azpeitian ere. Euskalmet Euskal Metereologia Agentzia tenperaturaren hainbat datu ematen ari da goizetik, eta horietan ikus daitekeenez, Azpeitian neurtu dituzte tenperatura datu altuenak. Azpeitiko Ibai-Eder urtegiko metereologia estazioan jaso du erakundeak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako tenperatura altuena. Goizean, 34,7 gradu neurtu dituzte Nuarbeko urtegian, eta 15:00etan, berriz, 39 gradu. Egunean zehar termometroak jaso duen tenperaturarik altuena 40,6 gradukoa izan da.

Biharko, osteguna, gaur baino tenperatura altuagoak iragarri dituzte: hain zuzen ere, gaur baino pare bat gradu gehiago egingo dituela iragarri du Euskalmetek. Beroa tarteko, abisu horia ezarri dute egunotarako.