Odola emateko aukera izango da gaur arratsaldean

Uztarria.eus 2019ko eka. 26a, 11:03

Gaur, asteazkena, 17:00etatik 21:00etara eman ahal izango da odola anbulatorioan. Uda sasoian ospitaleetan odola behar izaten dutela eta, herritarrei hitzordura joateko deia egin die Azpeitiko Odol Odol Emaileen Elkarteak.

Gaur, asteazkena, izango da ekaineko odol ateraldia. Herritarrek anbulatorioan izango dute odola emateko aukera, 17:00etatik 21:00etara bitartean. Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteko kideek azaldu dutenez, garrantzitsua da herritarrak hitzordura joatea, uda sasoian ospitaleetan odol erresberban hutsunea izan ohi dutelako eta garai horretan odol beharra izaten dutelako bereziki.

Hurrengo hileko hitzordua uztailaren 24an, asteazkenez, izango da.