Gesalaga eta Ziarsolo Gipuzkoako Udaberri Sariko txapeldun

Uztarria.eus 2019ko eka. 25a, 10:05

Joan zen ostiralean jokatu zituzten errendimendu mailako pilotariek Gipuzkoako Udaberri Sariko finalak; tartean, Ilunpe elkarteko bigarren mailako kimuek eta infantilek. Suhar Gesalagak eta Peio Ziarsolok Legazpin jokatu zuten eskuz binakako bigarren mailako kimuen finala, Legazpi 1 taldeko Ugarteren eta Gomezen kontra, eta azpeitiarrek 16 eta 3 irabazi zuten norgehiagoka. Aldiz, Labakak eta Lizasok Txapagain taldeko A. Otaegiren eta U. Otaegiren kontra neurtu zituzten indarrak Azpeitiko Izarraitz frontoian jokatutako eskuz binakako infantilen finalean, baina ezin izan zuten garaipena eskuratu: 18 eta 5 galdu zuten partida. Argazkian, ezkerretik hasita, Ziarsolo eta Gesalaga oroigarri banarekin.