Oihana Orbegozo pilotaria Emakume Master Cup II. San Fermin Torneoan ariko da

Uztarria.eus 2019ko eka. 26a, 10:42
Oihana Orbegozo artxiboko irudi batean.

Orbegozok nagusien mailan jokatuko du Era Agirre bikote duela, eta horiek Andrea Aldaregia eta Amaia Aldai izango dituzte aurkari finalerdietako partidan. Neurketa Lizarran izango da uztailaren 6-7ko asteburuan. Partidako bikote irabazleak uztailaren 13an Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatuko duten finalerako txartela eskuratuko du.

Oihana Orbegozo pilotari azpeitiarrak Emakume Master Cup II. San Fermin Torneoan jokatuko du. Iaz hasitako bideari jarraituz, gizonek ez ezik, emakumeek ere parte hartuko dute sanferminetako pilota jaialdietan, eta bi mailatan lehiatuko dira horiek: 18 urtez azpikoak eta nagusien maila.

Orbegozok nagusien mailan jokatuko du Era Agirre bikote duela, eta horiek Andrea Aldaregia eta Amaia Aldai izango dituzte aurkari finalerdietako partidan. Neurketa Lizarran izango da uztailaren 6-7ko asteburuan. Bigarren finalerdian, berriz, Amaia Jakak eta Maite Ruiz de Larramendik neurtuko dituzte indarrak Miren Larrarteren eta Naroa Elizalderen aurka. Bi partidetako bikote irabazleek jokatuko dute finala uztailaren 13an, larunbatez, Iruñeko Labrit pilotalekuan, eta ETBk bi partidak zuzenean emango ditu.

Iaz ere parte hartu zuen Orbegozok I. San Fermin Torneoan, eta harekin batera baita Nagore Aramendik ere. Bi azpeitiar pilotariak txapelketatik kanpo gelditu ziren lehen jardunaldian.